XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELDUEI IRAKATSIZ

Helduei irakasteak ez du inolako misteriorik (arau gehienak sen onak aginduak bait dira), baina horrek ez du esan nahi beti lan erraza denik; klaseak denbora libre dutenean bakarrik ematen dituzten irakasleentzat batez ere.

Batzuetan klasea oso gaizki ematera ere hel daiteke.

Larrialditako lehen laguntzetarako klasera nindoala uste nuen nik, baina errepideko salbamenduaz emandako hitzaldi aspergarria zen hura.

Ez nintzen klaseko partaide sentitu.

Monitorea, hura ekintza militarra balitz bezala irakasten saiatu zen.

Denbora asko alferrik galdu zuen.

Hainbeste xehetasun emanda aspertu egin gintuen eta ikasle batzuk (ni barne) ez ginen manikiekin praktikak egitera iritsi.

Azkenean hasieran baino nahasiago nengoen.

Zenbaki-pilo baten eta gaizki egin zitezkeen gauzez ohar korapilotsuen nahaste ikaragarria zen hura.

Ondorioz, kolapsoa izandakoari laguntzeko klasera joan ondoren joan aurretik baino gaitasun gutxiago ikusten nion neure buruari.

Honelako iruzkinak salbuespen dira, noski, baina zerbait irakasten digute: ikastaroa ikasle helduentzat jolas baliagarri bihurtzea interesgarria dela alegia.

Gu gehienok ere gogoan dugu eskolan ibili gineneko garaia.

Irakasleak asko saiatzen ziren irakasten eta ikasleek edukazioz interes-aurpegia ipintzen zuten benetako pentsamenduak ikasgelatik urruti zeudelarik.

Irakaslea irakasten ari zen, baina inor ez zen ikasten ari.

Bi prozesuen arteko diferentzia ondoen definitu zuena, Postari eta Mandatarien Hezkuntzarako Amerikar Elkartea izan zen.